Kontxako Bandera, Sarai Lizaso eta San Juanentzat

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 15a, 11:11


Astelehen gozo askoa gaur Sarai Lizaso herritarrarentzat. San Juan arraun taldeko kidea baitugu, emakumezkoen artean 2014ko Kontxako Bandera irabazi duena. Atzo ospatu zen bigarren jardunaldia berez, Zumaiak irabazi zuen. Baina sailkapen orokorrean, lehen postuan amaitu zuten san juandarrek. Irabazitako bandera gogotik astinduz, ederki asko ospatu zuten garaipena, iluntzean Pasai Donibanen. Zorionak Sarai!

Gizonezkoetan, Iñaki Errasti herritarra genuen Orioko taldean. Lehen jardunaldian bezala, atzo ere laugarren postuan sailkatu ziren oriotarrak. Amaierako sailkapen orokorrean bezala:

EMAKUMEZKOEN TXAPELKETA
2. jardunaldia
1. Zumaia 10:38
2. San Juan 10:39
3. Hibaika 10:41
4. Orio 10:47

Sailkapen orokorra
1-San Juan 21:16:40
2-Zumaia 21:19:92
3-Hibaika 21:19:94
4-Orio 21:41:38

GIZONEZKOEN TXAPELKETA
2. jardunaldia
1.-Urdaibai      19:01,78 minutu
2.- Hondarribia  5 segundora
3.- Kaiku        10 segundora
4.- Orio         19 segundora
5.- San Juan     28 segundora
6.- Cabo         35 segundora
7.- Portugalete  38 segundora
8.- Donostiarra  1:10 minutura

Sailkapen orokorra
1.-Urdaibai        38:04,76  minutu
2.-Hondarribia   16 segundora
3.- Kaiku        20 segundora
4.- Orio         38 segundora
5- San Juan      1:03 minutura
6.- Portugalete  1:06 minutura
7.- Cabo         1:11 minutura
8.- Donostiarra  2:37 minutura

Irudia: NAIZ.