Hautsi da azken hilabeteotan nabari zen beherakada eta goranzko bideari ekin dio berriz, Usurbilgo langabezia-tasak. Hurrengo hilabeteetan gertatu litekeenaren zain, urteroko uda parteko aldi baterako beherakada bizi izan dugula dirudi. Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleraturiko abuztuko datuak aintzakotzat hartzen baditugu, ekainean 338 langabetu zenbatu zituzten Usurbilen, uztailean zertxobait igo zen, 343ra. Ikasturtea hasi berri dugun honetan, are nabarmenagoa izan da igoera. 360 langabetu zenbatu zituzten abuztuan Usurbilen. Uztailean baino 17 langabetu gehiago, gizonezkoen artean eman den gorakadaren eraginez.
Usurbilgo joera bera errepikatu da Buruntzalde osoan eta Gipuzkoan. Bailaran, 119 langabetu gehiago abuztuan; Gipuzkoan, lanik gabeko ia 900 herritar gehiago, Estatuko Enplegu Zerbitzuaren arabera.
Langabeziak izan dituen gorabeheren aurrean, azken hilabeteotan, kontratazioak gorantz egin ostean bestalde, oraingoan bai, nabarmen egin du behera. Uztailean 488 lan kontratu erregistratu ziren Usurbilen. Abuztuan, 331. Gehienak aldi baterako, eta gizonezkoen artean.
Abuztuko langabezia datuak zenbakitan, jarraian:
Usurbil: 360. Buruntzaldea: 4.812. Gipuzkoa: 46.978.
Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 177.
25 urtetik behera: 5.
25-44 urte artean: 101.
45 urtetik gora: 71.
Emakumezkoak: 183.
25 urtetik behera: 9.
25-44 urte artean: 97.
45 urtetik gora: 77.
Sektorearen arabera
Nekazaritza: 6.
Industria: 59.
Eraikuntza: 45.
Zerbitzuak: 231.
Aurretik lanik gabe: 19.
Erregistraturiko lan kontratuak
Guztira: 331.
Aldi baterakoak: 322.
Zerbitzuen sektorean: 195.
Sexuaren arabera: 223 lan kontratu gizonezkoenak, 108 emakumezkoenak.
Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 1.040.
Astigarraga: 327.
Hernani: 1.345.
Lasarte-Oria: 1.374.
Urnieta: 366.
Usurbil: 360.
Guztira: 4.812.
Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 46.978.