Sexu Aholkularitza Gunea zabalik gaurtik

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 16a, 12:47


“Gaian sakontzeko liburu gomendagarriak, gogoetarako baliabideak, kezkak eta zalantzak argitzeko... orientazio sexuala, sexu-nortasuna, desiraren inguruko zalantzak, harremanetan zailtasunak...” eta askoz gehiagorako dago, Sexune ikerketa, heziketa eta aholkularitza sexologikoak kudeatzen duen Usurbilgo Sexu Aholkularitza Gunea.

Udalaren doako zerbitzua, astearte honetan, irailaren 16an irekiko dute berriz. Hilero lehen, hirugarren eta bosgarren astearteetan, 17:00etatik 19:00etara egongo da zabalik. Ordutegi horretan egongo da Elena Jimenez sexologoa herritarrak hartzeko prest. Jendaurreko arreta zerbitzurako hitzordua aurrez eskatu behar da, bideotatik: 697919516 telefonoan, sexuaholku@usurbil.net e-postan edo “Usurbilgo Sexu Aholkularitza gunea sexune”  facebook-en. Gunea, Gizarte Zerbitzuen egoitzan kokatzen da, Nagusia 43an.