Futbol Eskolan izen emateko aukera, aste honen amaieran

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 16a, 07:13

Parte hartzeko asmoa dutenek, Usurbil FT-k finkaturiko egun eta orduotan eman beharko dute izena:
Irailak 18, osteguna: 17:00-19:00 Haranen eta frontoian.
Irailak 20, larunbata: 11:00-12:30 Oiardo Kiroldegian.
Irailak 21, igandea: 11:00-12:30 Santuenean.

Usurbil Cup
34 taldeetan (7 mixto, 15 mutilenak, 12 neskenak) banatutako 350 bat haur eta gaztetxo gogotik dabiltza parte hartzen futbolaren festa handian; abiatu berri den Usurbil Cup txapelketan. Harane futbol zelaia, Oiardo Kiroldegia edota frontoia, lagun arteko partiden jokaleku ditugu iraileko arratsaldeotan. Finalak eta sari banaketa, hilabete honetako azken asteburuan.

Usurbil Cup Txapelketako partaideen argazki gehiago, hemenUsurbil Cup 2014, taldeak