Kirol jarduerei loturiko ikastaroetan izen emateko aukera

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 17a, 08:30



Emakumeentzako pala ikastaroa
Pagazpe Pilota Elkarteak antolatuta, Usurbilgo Udalaren laguntzaz. Izen ematea zabalik irailaren 26ra arte, 943 372 498 edo kirola@usurbil.net helbidean. Taldea osatzeko gutxienez 5-6 kideek eman behar dute izena, gehienez zortzi lagunek. Ikastaroan parte hartzeko ez da beharrezkoa aurrez palan aritu izana. Ikastaroko saioen ordutegia:
-Astelehenetan: 19:30-21:00.
-Asteazkenetan: 9:30-11:00 edo 19:30-21:00.

Oiardo Kiroldegiko eskaintza
2014-15 ikasturterako kirol eskaintzaren berri eman du Oiardo Kiroldegiak. "Aurtengo eskaintza zabalagoa da, bai ikastaro aldetik, bai ordutegi aldetik", aditzera eman dutenez. Informazio gehiago, Oiardo Kiroldegian edo 943 37 24 98 telefono zenbakira deituta. Ikastaro eskaintza segidan:
-Lehorreko ikastaroak: zumba, aerobik-step, pilates, gimnasia, spinning, 3. adineko gimnasia eta berriak combigym, lasterketa-tonifikazioa eta gap.
-Igerilekuko ikastaroak: haurtxoak, uretan moldatzea, ur ludoteka, igeriketa eskola, hastapena eta hobekuntza (helduak) eta berriak, igeriketa gidatua eta haurdun igeriketa.

Futbol Eskola
Parte hartzeko asmoa dutenek, Usurbil FT-k finkaturiko egun eta orduotan eman beharko dute izena:
Irailak 18, osteguna: 17:00-19:00 Haranen eta frontoian.
Irailak 20, larunbata: 11:00-12:30 Oiardo Kiroldegian.
Irailak 21, igandea: 11:00-12:30 Santuenean.