Azken egunez salgai, Santueneko festetako afari musikaturako txartelak

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 17a, 08:44


Gogoan izan, aurrez eskuratu behar dira, asteburuan ospatuko diren Santueneko festetako kantu afari eta herri bazkarirako txartelak. Kantu afaria, ohi bezala, larunbat iluntzez, 20:30etatik aurrera, Josune Aranburuk girotuta. Xabi Tellok prestaturiko honako menu goxo askoa dastatu ahalko da; arrain zopa, bakailu gratinatua pikiloko piper saltsarekin, "sekretu iberiarra" onddo saltsarekin, pantxineta gazta kremaz betea, txokolatea eta fruitu gorriekin. Otordurako txartelak, Artzabalen, Ibai-Ondo elkartean eta Santueneko zaharren egoitzan egongo dira salgai. Asteazken hau, irailaren 17a txartelak erosteko azken eguna. 

Igandean bestalde, herri bazkaria ospatuko dute Santuenean. Txartelak, Ibai-Ondo elkartean eta Santueneko zaharren egoitzan eskuratu ahalko dira. Bazkaritarako
 menua: zainzuriak, urdaiazpikoa, entsalada errusiarra, biribilkia eta ijito besoa.

Kantu afari eta herri bazkariko zehaztasunez gain, Jai Batzordekoen ohar bat. Orduz aldatu dute, irailaren 21erako antolatua zuten Gorritiren show-a. 18:00etarako programatua zuten arren, ordubete aurreratu dute ekitaldia.


Irailak 19, ostirala
17:00 Txupinazoa txosna aurrean eta txokolatada Tragoxkan.
Ondoren, globo gerra.

18:30 Buruhandiak eta Dinbi Banda Batukada.

19:00 Sardin jana.
23:00 Kontzertuak: Besteik pe, Willis Drummond eta Joxpa.


Irailak 20, larunbata

11:00 Haur jolasak eta pintura lehiaketa.

13:00 Buruhandiak.

14:00 Haur bazkaria (norberak bere bazkaria ekarri eta edariak eta postrea bertan).

16:00 Mus txapelketa (15:30-16:00 izen ematea).

16:00 Haurrentzako puzgarriak.

17:30 Txokolatada Zaharren Egoitzan.

19:00 Buruhandiak.

20:30 Kantu afaria Josune Aranbururekin. 
00:00 Dantzaldia DJ Van-ekin.

Irailak 21, igandea

09:00
 Usurbil Cup txapelketako partidak.

11:00 Toka txapelketa.

12:00 Hamaiketakoa txosnan.

14:00 Herri bazkaria. 
17:00 Gorritiren show-a.

Ondoren, buruhandiak.

19:30 Piper dastaketa.

21:00 Festen amaierako traka.

Antolatzailea: Santueneako Jai Batzordea.