Sare ekimenaren Bilboko aurkezpenera joateko bus zerbitzua Usurbildik

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 17a, 08:54

Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko Sare ekimenak ekitaldia deitu du larunbat honetan, irailaren 20an, 18:00etan Bilbao Arenan. Hara joateko autobus zerbitzua antolatu dute Usurbilen. 16:00etan irtengo da autobusa, Mikel Laboa plaza ondoko errotondatik. Izen emateko zerrendak, Aitzaga elkartean eta tabernan, eta Bordatxon.