Urriaren 5ean ospatuko da 2014ko Kilometroak jaia Orion. Egun horretan bertan hartuko du Udarregi Ikastolak, Gipuzkoako 2015eko ikastolen jaia antolatzeko lekukoa. Orioko Kilometroak ekimenera bueltatuz, usurbildarren laguntza behar dute, urriaren 5ean, baita bezperatan ere, lan hauetarako:
-Ostiral gaueko (urriak 3) eta larunbat gaueko (urriak 4) guneen gaueko zaintza. 30 kide behar dira, 15 gau bakoitzeko.
-Kilometroak egunean Belartzako eta Urbileko trafikoa bideratzen laguntzeko eskaera. Bi txanda, goizetik 14:00ak arte eta 14:00tik amaitu arte.
-Izena-emateko: Bidali izen abizenak, kontaktua (posta elektronikoa eta mugikorreko zenbakia ahal balitz) eta prest egiteko dauden txanda usurbilkilometroak@udarregi.com helbidera. Edo ikastolako idazkaritzara azaldu edota deitu 688 639 910 mugikorrera.
Usurbilgo Kilometroak 2015erako laguntza behar da
2015ean Usurbilen ospatuko den Kilometroak jaialdirako eta egun horren aurretik, urtean zehar bideratu beharko diren prestaketa lan eta ekimenetarako herritarren laguntza behar du Udarregi Ikastolak. Udarregi Ikastolako web orrian sartzen bazarete (udarregi.com), bertan dagoen apuntatzeko inprimakia beteta laguntzen has zaitezkete. Edota Udarregi Ikastolako idazkaritzara deituta, 943 36 12 16 telefono zenbakira.
Honako hauek dira, Usurbilgo Kilometroak 2015 jaialdia antolatzeko lan taldeak eta taldeotako bakoitzak izango dituen zereginak:
· Ekonomia: komertzialak eta ideia eta ekimen handiko jendea (kontuak eraman eta, batez ere, dirua lortzeko egitasmoak antolatu).
· Salmenta: dendan saltzaile izateko, biltegiko materialaren kontrola eramateko eta egun berezietan eta asteburuetan irteerak, Gipuzkoako herrietan salmenta postua jartzeko.
· Osasuna/prebentzioa: erizainak… (asistentzia eta larrialdiak).
· Garbitasuna: ekitaldi eta eguneko garbiketa lan-taldeak osatu, komunen gestioa… (urte osoan zehar eta egunean bertan).
· Komunikazioa: web orria, aldizkaria, komunikabideekin elkarlana, kartelak, argazkiak, eguneko megafonia.
· Zirkuitoa: ibilbidea zehaztu, beste lan-taldeekin koordinatu.
· Trafikoa: udaltzainak, segurtasun arduradunak, garraiolariak, … (seinaleak, aparkalekuak, autobusen antolaketa).
· Muntaketa: argiketariak, igeltseroak, iturginak, kamioilariak… (dendako konponketak, karpak, barrak, eskenatokiak muntaketa…).
· Ikuskizunak: ikuskizunetan aritzen den jendea, teknikariak… (urtean zehar eta eguneko egitaraua zehaztu).
· Txosnak: tabernariak, sukaldariak…(antolaketa, jakiak eta edariak zehaztu, eskariak egin…).
· Giza baliabideak: beharrak zehaztu eta izen-emateak bideratu.
· Protokoloa: erakundeetako ordezkaritzarekin harremanak.
· Segurtasuna: segurtasun plana.
· Ikasle Batzordea: 18 urtetik beherakoekin osatutako batzordea, ekimen ezberdinak.
· Erronka: Gipuzkoako Ikastoletako DBH3 eta DBH4 mailetako gazteentzako lehiaketa antolaketa.