24 ordu Santueneko festei ekiteko, azpiegitura prestatzen dabiltza

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 18a, 04:00

 

Bezpera eguna Santuenean. Bezpera eguna, badator eta auzora, urteko asteburu "parranderoena". Santueneko festak, ostiraletik igandera. Udal langileak aritu dira goiz partean, kontzertuen oholtza prestatzen. Txosna muntatzera ere etorri dira eguerdi partean. Edarien hornitzailea ere bai. Nabari da; festa giroa lehertzeko 24 ordu baino ez dira geratzen Santuenean.

Irailak 19, ostirala
17:00 Txupinazoa txosna aurrean eta txokolatada Tragoxkan.
Ondoren, globo gerra.

18:30 Buruhandiak eta Dinbi Banda Batukada.

19:00 Sardin jana.
23:00 Kontzertuak: Besteik pe, Willis Drummond eta Joxpa.


Irailak 20, larunbata

11:00 Haur jolasak eta pintura lehiaketa.

13:00 Buruhandiak.

14:00 Haur bazkaria (norberak bere bazkaria ekarri eta edariak eta postrea bertan).

16:00 Mus txapelketa (15:30-16:00 izen ematea).

16:00 Haurrentzako puzgarriak.

17:30 Txokolatada Zaharren Egoitzan.

19:00 Buruhandiak.

20:30 Kantu afaria Josune Aranbururekin. 
00:00 Dantzaldia DJ Van-ekin.

Irailak 21, igandea

09:00
 Usurbil Cup txapelketako partidak.

11:00 Toka txapelketa.

12:00 Hamaiketakoa txosnan.

14:00 Herri bazkaria. 
17:00 Gorritiren show-a.

Ondoren, buruhandiak.

19:30 Piper dastaketa.

21:00 Festen amaierako traka.

Antolatzailea: Santueneako Jai Batzordea.