Igandean ospatuko den VII. Baxurde Krosserako izen emateko azken eguna duzue irailaren 18 hau, Oiardo Kiroldegian. Aldiz, kirolprobak.com atarian zabalik jarraituko du apuntatzeko epeak, larunbat gaueko 22:00ak arte. Hain zuzen, atari honetan, ostegun eguerdian, 147 lasterkari zeuden izena emanda. Hiru eguneko tartean, bikoiztu egin da, herri lasterketan parte hartzera animatu den kirolari kopurua. Astelehen goizean, 73 lasterkari zeuden izen emanda, ostegun eguerdi honetan 147. Usurbildar asko, zer esanik ez Donostialdetik zenbat jende apuntatu den. Gipuzkoako beste hainbat txokoetako lasterkariak ere espero dira Usurbilen, igande goizean. Bilbo, Amorebieta, Gasteiz baita Gandiakorik ere.
Gogoan izan, 350 lasterkarirentzako lekua dagoela Baxurde Krossean. Izen emateko, sartu kirolprobak.com atarian edo gerturatu ostegun honetan Oiardo Kiroldegira. Lasterketan parte hartzeko prezioak, honako hauek dira: txip horiarekin, 10 eurotan. Txipa alokatuta, 12 euroren truke.
Irteera, 11:00etan
Iaz bezala, bi ibilbide dituzue aukeran; bat motza, 5,2 kilometrotakoa. Bestea honen bikoitza, 10,75 kilometrotakoa. Lasterkari guztiek, Mikel Laboa plazan kokatuko den irteera gunean prest egon beharko dute, irailaren 21ean, goizeko 11:00etan. Ordu horretan abiatuko baita, Kaxkoa, Santuenea, Zubieta edota Kalezar zeharkatuko duen kirol proba. Hauxe, kirolariek osatu beharko duten ibilbidea: Ibilbidea
Urtero moduan, sari potoloak proba amaieran. Sari bana, helmugara iritsitako lehen hiru gizon emakumeentzat. Partaide guztientzat, "poltsa serigrafiatua, sagardo botila 1, EtxeOndo galtzerdiak eta Fullgas etxeko gela". Eta zozketa ugari:
- Kentuene jatetxean bi lagunentzat otordua.
- Atxega jauregian bi lagunentzat otordua.
- Patri jatetxean bi lagunentzat otordua.
- Artzabal jatetxean bi lagunentzat otordua.
- Arrospide banaketak eskeinitako kutixi lotea.
- Kirolari profesionalek sinaturiko arropa.