Usurbil Cup txapelketako zenbait neurketa, Santueneko festetan

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 19a, 09:07

Usurbil FT-koen bi deialdi astebururako. Batetik, Futbol Eskolan izen emateko epea ireki dute. Egun, ordu eta lekuotara gerturatuta apuntatu ahalko da asteburuan: 
Irailak 20, larunbata: 11:00-12:30 Oiardo Kiroldegian.
Irailak 21, igandea: 11:00-12:30 Santuenean.

Usurbil Cup, Santueneko festetan
Futbol taldeen bilguneko bigarren deialdia, Usurbil Cup txapelketari lotua. Jada erdibidera heldu den kirol ekimeneko partida gehiago jokatuko dira egunotan; Kiroldegian, Haranen edota frontoian. Baina baita laugarren espazio batean ere; Santueneko festak baliatuta, Usurbil Cup txapelketako partiden jokagunean bihurtuko da auzoko plaza, igande goizeko 9:00etatik aurrera.

350 bat jokalari, 34 talde (7 mixto, 15 mutilenak, 12 neskenak) dabiltza, herrian parte hartze gehien sustatzen duen kirol ekimenean. Iraila hasieran egin zuten taldeen aurkezpena. Jokalariak zegozkien kamisetak jantzita agertu ziren, Usurbil FT-k antolaturiko desfilera. Eta jarrera egokiak izateko eskaerak biltzen zituzten kartelak eskutan zituztela. Taldeen aurkezpen eguneko zenbait argazki segidan.

Usurbil Cup Txapelketako partaideen argazki gehiago, hemenUsurbil Cup 2014, taldeak