Suziri hotsak maiz entzungo ditugu Santuenea auzo bueltan, asteburu osoan zehar. Ostiral honetan, 17:00etan jaurtiko duten txupinazoarekin 48 orduko festa giroan murgilduko dira bertan. Jaietako azpiegitura, kontzertuetako oholtza, karpa eta txosna, herritarrei harrera egiteko prest dira. Aurten gainera, badirudi, uda giroko eguraldia izango dutela Santuenean asteburu osoan zehar. Ezin hobeto beraz.
Festetan, jan edana, haurrentzako ekitaldiak, txapelketak, herri bazkari eta afari bana, kontzertuak... Denetarik ostiraletik igande gauera Santueneko festetan. Nobedadeen artean, hainbat edizioren ostean, Gorritiren show-a itzuliko dela auzora, igandean 17:00etan (eta ez 18:00etan aurrez iragarria zegoen moduan) edota Usurbil Cup txapelketako partidak ere Santueneko festetan jokatuko direla igande goizean.
Jai Batzordeak astebururako prestatu duen ekitaldi eskaintza zabala, hemen:
Irailak 19, ostirala
17:00 Txupinazoa txosna aurrean eta txokolatada Tragoxkan.
Ondoren, globo gerra.
18:30 Buruhandiak eta Dinbi Banda Batukada.
19:00 Sardin jana.
23:00 Kontzertuak: Besteik pe, Willis Drummond eta Joxpa.
Irailak 20, larunbata
11:00 Haur jolasak eta pintura lehiaketa.
13:00 Buruhandiak.
14:00 Haur bazkaria (norberak bere bazkaria ekarri eta edariak eta postrea bertan).
16:00 Mus txapelketa (15:30-16:00 izen ematea).
16:00 Haurrentzako puzgarriak.
17:30 Txokolatada Zaharren Egoitzan.
19:00 Buruhandiak.
20:30 Kantu afaria Josune Aranbururekin.
00:00 Dantzaldia DJ Van-ekin.
Irailak 21, igandea
09:00 Usurbil Cup txapelketako partidak.
11:00 Toka txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa txosnan.
14:00 Herri bazkaria.
17:00 Gorritiren show-a.
Ondoren, buruhandiak.
19:30 Piper dastaketa.
21:00 Festen amaierako traka.
Antolatzailea: Santueneako Jai Batzordea.