Santuenean jai dute jada, igande gauera arte

Suziri festarekin eta Tragoxka aurrean zerbitzatzen ari ziren txokolate gozoa dastatuz hasi dituzte 2014ko festak Santuenean. Guraso eta haur dezente biltzen ari da orain plaza inguruan; denak ere bustitzeko prest. Globo gerra hastear baita.

Eta gero, sardin jana, buruhandiak, Dinbi Banda, kontzertuak... Jai asteburu luzea Santuenean:

Irailak 19, ostirala
17:00 Txupinazoa txosna aurrean eta txokolatada Tragoxkan.
Ondoren, globo gerra.

18:30 Buruhandiak eta Dinbi Banda Batukada.

19:00 Sardin jana.
23:00 Kontzertuak: Besteik pe, Willis Drummond eta Joxpa.


Irailak 20, larunbata

11:00 Haur jolasak eta pintura lehiaketa.

13:00 Buruhandiak.

14:00 Haur bazkaria (norberak bere bazkaria ekarri eta edariak eta postrea bertan).

16:00 Mus txapelketa (15:30-16:00 izen ematea).

16:00 Haurrentzako puzgarriak.

17:30 Txokolatada Zaharren Egoitzan.

19:00 Buruhandiak.

20:30 Kantu afaria Josune Aranbururekin. 
00:00 Dantzaldia DJ Van-ekin.

Irailak 21, igandea

09:00 Usurbil Cup txapelketako partidak.

11:00 Toka txapelketa.

12:00 Hamaiketakoa txosnan.

14:00 Herri bazkaria. 
17:00 Gorritiren show-a.

Ondoren, buruhandiak.

19:30 Piper dastaketa.

21:00 Festen amaierako traka. 

Antolatzailea: Santueneako Jai Batzordea.