Blai eginda, Santueneko festen hasieran

Freskatu ederra hartzeko aukera egon da Santueneko festak hasi eta berehala. Sargori zen arratsaldean, eta ezin hobeto egokitu da auzoko jaietan arrakasta eta tradizio gehien duen ekitaldietako bat; globo gerra. Haur eta heldu, gerra betean igaro dute puxikak bukatu arteraino iraun duen tartea. Publikoan ere, despistatua zebilen herritar bat edo beste ere gogotik busti dute. Baina askorik axola izan gabe. Jaiak baitira.

Blai eginda amaitu dute guztiek, tartean ekitaldia prestatzen aritzen direnek. Aipatzekoa hain zuzen, hitzordu hau ospatu ahal izateko antolatzaileek aldez aurretik hartzen duten lan izugarria. Jai Batzordekoen esanetan, 8.000 globo jaurtitzen dira eta festen hasierako ekitaldi ezagun honetan. Hortik atera kontuak.