Jolasak, pintura lehiaketa, buruhandiak, bazkaria, txokolate jana, puzgarriak... Egun osoa haurrentzat larunbat honetan, Santueneko festetan.
Baina ekitaldioz gain, mus zaleen hitzordua bazkalostean. Gehienbat auzoko merkataritza eta ostalaritza establezimenduei esker, esku zabal dator Santueneko jaietako mus txapelketa. Karta jokoa, larunbat arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Parte hartu asmo duzuenok ordea, 15:30etatik aurrera zabalik izango duzue izen ematea. Bikoteko, 20 euro ordaindu beharko da. Sariak, potoloak beste behin:
1. saria: bi txapel, bi trofeo, bi pertsonentzat afaria, bi marisko lote, onddo otar bat eta bi txanpain botila.
2. saria: bi trofeo, bi pertsonentzako afaria, zortzi txuleta, bi gazta eta bi txanpain botila.
3. saria: bi trofeo, lau txuleta eta bi txanpain botila.
4. saria: bi trofeo, baserriko bi oilasko eta bi txanpain botila.
Mus txapelketarekin batera, kantu afaria Josune Aranbururekin eta Xabi Tellok prestaturiko menu goxoa dastatzeko aukerarekin, eta gero Dj Van:
Irailak 20, larunbata
11:00 Haur jolasak eta pintura lehiaketa.
13:00 Buruhandiak.
14:00 Haur bazkaria (norberak bere bazkaria ekarri eta edariak eta postrea bertan).
16:00 Mus txapelketa (15:30-16:00 izen ematea).
16:00 Haurrentzako puzgarriak.
17:30 Txokolatada Zaharren Egoitzan.
19:00 Buruhandiak.
20:30 Kantu afaria Josune Aranbururekin.
00:00 Dantzaldia DJ Van-ekin.
Irailak 21, igandea
09:00 Usurbil Cup txapelketako partidak.
11:00 Toka txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa txosnan.
14:00 Herri bazkaria.
17:00 Gorritiren show-a.
Ondoren, buruhandiak.
19:30 Piper dastaketa.
21:00 Festen amaierako traka.
Antolatzailea: Santueneako Jai Batzordea.