Dinbi Bandakoak, Santueneko jai giroa astintzen

A zer nolako martxa duten Lasarteko Dinbi Banda batukada taldekoek. Erakustaldi bikaina eskaini dute Santueneko festetan. Ikustekoa izan da, emanaldi ibiltariko partaideen malgutasuna. Ze erraz nahastu diren jendartean, nola jarri duten dantzan auzoa. Giro ederra Santuenean, afalaurreko tartean. Ikusi bestela hemen: Dinbi Banda Santuenean

Dantzara animatu dira batzuk eta beste batzuk jatera. Frontoi ondoko karpan, sardinez hornituriko platera eder askoak zerbitzatzen aritu dira auzotarrak. Dastatze ekitaldirako ilara luzea osatu da. Nonbait, bazen gosea.

Indarrak hartu behar gauerako. Jaietako lehen eguna amaitzeko, kontzertu gaua. 23:00etatik aurrera, Santueneko festetan: Besteik pe, Willis Drummond eta Joxpa. Ondo pasa!