Marrazki sortzaile onenak, Santueneko festetan

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 20a, 12:30

Sormena landuz ekin diote haur eta gaztetxoek, Santueneko jaietako euren egun nagusiari. Marrazki lehiaketan onenak direla erakutsiz. Jokoekin, eta buruhandien aurretik lasterka segi diote goizari. Bazkalostean, puzgarriak edota txokolate jana. 

   

Haurrei zuzenduriko ekitaldioz gain ordea, mus zaleen hitzordua izango dugu bazkalostean. Auzoko merkataritza edota ostalaritza establezimenduei esker, esku zabal dator Santueneko jaietako mus txapelketa. Karta jokoa, larunbat arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Parte hartu asmo duzuenok ordea, 15:30etatik aurrera zabalik izango duzue izen ematea. Bikoteko, 20 euro ordaindu beharko da. Sariak, potoloak beste behin:


1. saria: bi txapel, bi trofeo, bi pertsonentzat afaria, bi marisko lote, onddo otar bat eta bi txanpain botila.

2. saria: bi trofeo, bi pertsonentzako afaria, zortzi txuleta, bi gazta eta bi txanpain botila.

3. saria: bi trofeo, lau txuleta eta bi txanpain botila.

4. saria: bi trofeo, baserriko bi oilasko eta bi txanpain botila.

Mus txapelketarekin batera, kantu afaria Josune Aranbururekin eta Xabi Tellok prestaturiko menu goxoa dastatzeko aukerarekin, eta gero Dj Van:

Irailak 20, larunbata

16:00 Mus txapelketa (15:30-16:00 izen ematea).

16:00 Haurrentzako puzgarriak.

17:30 Txokolatada Zaharren Egoitzan.

19:00 Buruhandiak.

20:30 Kantu afaria Josune Aranbururekin. 
00:00 Dantzaldia DJ Van-ekin.

Irailak 21, igandea

09:00 Usurbil Cup txapelketako partidak.

11:00 Toka txapelketa.

12:00 Hamaiketakoa txosnan.

14:00 Herri bazkaria. 
17:00 Gorritiren show-a.

Ondoren, buruhandiak.

19:30 Piper dastaketa.

21:00 Festen amaierako traka. 

Antolatzailea: Santueneako Jai Batzordea.