"Jende askoren lanak ahalbideratu du proiektu hau gauzatzea"

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 20a, 15:48

"Iritsi da eguna" zioen pozarren Mariaje Imaz Udarregi Ikastolako zuzendariak, Udarregi Ikastolako eraikin berria inauguratu aurreko minutuetan. Pozarren baita, Artezkaritza Kontseiluaren izenean hitz egin duen ikastolako lehendakaria ere. Azpiegitura eta proiektu pedagogiko berria martxan jarri baititu Udarregik eta hori, jende askoren arteko elkarlanaren ondorioa izan da. Eskerrak helarazi nahi izan dizkie laguntza eman duten guztiei. Eta auzolanerako gonbita luzatu dute. Bi aste barru jasoko baitu Usurbilek Orion, 2015eko Kilometroak jaialdia antolatzeko lekukoa. Eta auzolanerako gonbita baita, azpiegitura berrietako lanak guztiz amaitzen laguntzeko.

Zorion hitzak Udalaren izenean, Mertxe Aizpuru alkatearen eskutik. Udalak eginiko azken aldiko inbertsio handiena izan da ikastolako eraikin berrira bideratu duen laguntza. Udalak egin dezakeen inbertsiorik onena Aizpuruaren esanetan. Ahaleginak merezi izan duela zioen.

Inaugurazio ekitaldiko adierazpenak

Udarregi Ikastolako Artezkaritza Kontseilua:
"Egun ezin pozgarriagoa" 
"Aurrerapausoa zalantzarik gabe herriarentzat" 
"Eraikin berria, proiektu pedagogiko berriarekin batera jaio da. Konfiantzaren pedagogia"
"Jende askoren lanak ahalbideratu du proiektu hau gauzatzea"
"Irakasle eta guraso talde bat, auzolanean ibili da lan eta lan. Hemendik eskertu eta zoriondu. Emaitza bikaina izan baita"
"Eskerrak Udalari, atzoko eta gaurko udalbatzari, teknikariei, brigadakoei..."
"Bi aste barru 2015eko Kilometrotako lekukoa jasoko dugu Orion. Usurbilek berez duen indarrak, kemenak ahalbidetuko du Usurbilgo Kilometroak aparta izatea. Dagoeneko lan talde batzuk hasi dira lanean. Herria mugitzen hasiko da. Urte berezia izango dugu".
"Auzolan talde indartsu bat osatu behar dugu".

Udarregi Ikastolako zuzendari eta lehendakariaren adierazpen guztiak hemen: Udarregi Ikastolako Artezkaritza Kontseiluko kideen adierazpenak

 

Mertxe Aizpurua, Usurbilgo alkatea:
"Euskara eta hezkuntzari loturikoa da, udal batek egin dezakeen inbertsiorik onena"
"Merezi izan du ahaleginak"
"Lan asko egin duzue hemen zaudeten askok"
"Zorionak guztioi"
"Herritik sortutako proiektua da, herriarekin hazten dena".

Alkatearen adierazpen guztiak hemen: Mertxe Aizpurua, Udarregiko eraikin berriaz