Txikiak puzgarrietan, helduak musean Santueneko festetan

Haurrak nonahi, Santueneko festen bigarren egun honetan. Goizeko joko, marrazki eta bazkariaren ostean, puzgarrietan saltoka aritzeko aukera izan dute arratsalde partean. Baita auto txikietan igo eta lasterka aritzekoa ere. Puzgarrien artean bat, arreta gehien deitzen zuena. Ehun urteren ostean, Titanic-en hondoratzea irudikatu baita berriz, Santueneko plazan. Ikusi bestela ondoko irudiok:

   

   

   



Mus txapelketa jendetsua
Haurrak plazan saltoka, eta helduak, serio asko musean. Karta jokoan broma gutxi izaten baita. Usurbilen dagoen mus zaletasunaren erakusgarri, ondoko argazkiok: