Aurten ere Raul Gomez, VII. Baxurde Krosseko txapelduna

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 21a, 15:39

  
Iaz bezala, Raul Gomez lasartearrak irabazi du VII. Baxurde Krossa. Atzetik, eskualdeko beste bi lagun helmugaratu dira, segundu gutxira; Asier Martinez urnietarra eta Ander Lazkano andoaindarra. Hamargarren postuan sailkatu da, lehen gizonezko usurbildarra; Iñaki Gerika. Emakumezkoetan, usurbildar bat izan da denbora onena egin duena; Rosa Uribe. Uxue Fernandez zumarragarra eta Eneritz Arbelaitz oiartzuarra sailkatu dira, bigarren eta hirugarren postuan.

Hemen duzue, lehen lasterkaria helmugara iritsi deneko unea: https://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=TbrER_GNKbA

Opari mordoa
Giro polita beste urte batez, Usurbilgo erdigunea, Zubieta, Kalezar edota Santuenearekin lotzen duen proba herrikoian. Kirolariek bi ibilbide zituzten aukeran; bat 5,2 kilometrokoa, bestea 10,78 kilometro luze zituena. Gehienek proba luzean parte hartu dute; 225 lagunek. Beste 23k osatu dute ibilbide laburra. Amaieran, esku bete opari banatu dituzte antolatzaileek. Bai lehen hiru emakumezko zein gizonezko sailkatuentzat, edota lehen usurbildar gizonezko zein emakumezkoarentzat. Lasterkari guztien artean ere opari asko zozketatu dituzte; besteak beste, hainbat otordu herriko jatetxeetan. 

 
Sariez gain, ibilbideak erakarri ohi ditu parte hartzaile asko Baxurde Krossera. Ibilbidean zehar ikusi daitezkeen paisaiek. Gaur ere gozatu ederra hartuko zuten, eguraldi ona izan baitute. Lasterkari batzuen esanetan halere, aukeran beroegi izan omen dute. Bideo zati honetan, lasterkariak Santueneara bidean: https://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=MP76VIc0clM

 
Dema plaza izan du abiapuntu eta helmuga, VII. Baxurde Krossak. Bide zati honetan duzue, helduen proba hasi deneko unea: https://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=PReBZpWBpl8

Goizeko hamaikak pasatxoan helduak Dema plazatik irten bezain laster, txikien txanda izan da gero. Gaztetxo talde bat animatu da aurten ere, Baxurde Kros Txikian parte hartzera. Hemen duzue, frontoi ondotik irten direneko unea: https://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=ilzrgxpOnUQ