Zapore bikainarekin amaituko dituzte Santueneko festak


Gozo asko bazkaltzen harrapatu ditugu eguerdian Santueneko jaietan; gazteak, helduak, sendiak... Giro ederrean, menu ederra dastatzen. Auzoko festak amaitzear dira jada. Azken ekitaldiak, datozen orduotan:

Irailak 21, igandea
17:00
 Gorritiren show-a.
Ondoren, buruhandiak.
19:30 Piper dastaketa.
21:00 Festen amaierako traka.

Antolatzailea: Santueneako Jai Batzordea.


    

    

Usurbil Cup ere azken txanpan
Datorren igandean, gaur zortzi, amaituko da 2014ko Usurbil Cup txapelketa. Aste erdian jokatuko dira finalerdiak, eta aipatu moduan, igandean azken neurketak eta sari banaketa. Usurbil Cup-eko jardunaldietako bat, gaur goizean jokatu da, Santueneko festetan.