Santueneko parranda asteburua atzean utzi berri dugu. Akabo Santueneko festak, baina ez auzoan deitu diren ekitaldiak. Ostiral honetarako, Tomax eta Arantxa Pailazoen emanaldia antolatu baitute. Hiru egun barru, irailaren 26an, 17:00etatik aurrera Santueneko frontoian. "Mendizaleak" ikuskizunarekin datoz bi artistak. "Mendira joango dira. Perretxiko batzuk bildu ondoren, tontorrera abiatuko dira makila hartuta", aurreratu dute antolatzaileek. Pailazoen emanaldiaren ostean, txokolate gozo askoa banatuko dute.
Argazki bilduma prest
Esandakoa, amaitu dira Santueneko festak. Asteburuan eskuratu ditugun festetako zenbait irudi, web orrialde honetan bertan dituzue ikusgai: Santueneko jaiak 2014 iruditan
Jaietako zenbait bideo: Santueneko jaiak 2014 bideotan