Parte hartze prozesuko aste honetako bilerak urrira atzeratu dira

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 25a, 05:00


Arazo teknikoak tarteko, Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren (HAPO) harira, Usurbilgo Udalak antolatu duen parte hartze prozesuko aste honetarako bilerak bertan behera geratu dira. Bertan behera geratu dira beraz, astearte, asteazken eta ostegun honetarako iragarriak zeuden lan saioak; irailaren 23, 24 eta 25ekoak. Hiru bilera hauek, parte hartze prozesuko bigarren errondan aurrekusiak dauden egunetan burutuko dira, hau da, urriaren 7, 8 eta 9an. Eta urriaren 7, 8 eta 9ko bilerak atzeratu egingo dira. Datozen egunotan zehaztuko du Udalak, lan saio hauek noiz izango diren.

Honenbestez, HAPO-ari loturiko hurrengo hitzordua, datorren astelehenean izango da. Parte hartze prozesuko bileren bigarren erronda abiatuko den egunean hain zuzen, irailaren 29an 19:00etan Aginagan. Herritarrek planteaturiko gaien aurrean, ekarpenak edo proposamenak egiteko aukera izango dute:

Irailak 29: Aginagako ludotekan.
Urriak 1: herriguneko bilerak Artzabalen (erdaraz).
Urriak 2: Zubietako Kaxkapen.
Urriak 4: herriguneko bilerak, Potxoenean (euskaraz).
Urriak 6: Mugikortasuna eta ingurumen gaiak jorratzeko bilerak Potxoenean.
Urriak 7: Jarduera ekonomikoak, komertzioa eta nekazaritza gaiak jorratzeko bilerak Potxoenean.

Urriak 8: Ekipamenduak, zerbitzuak eta azpiegitura gaiak jorratzeko bilerak Potxoenean.


Urriak 9: lurralde antolaketa hizpide dituzten bilerak Potxoenean.

Bileren ordutegia: 19:00 (urriaren 4ko bilera ezik, goizeko 10:00etan izango baita).

Gai honi buruzko informazio zabala, parte hartze prozesurako hautaturiko leloa baliatuz, Usurbilgo Udalak martxan jarri duen web orrialde berri honetan: usurbilorainadageroa.com


Helduekin bakarrik ez, ikasleekin ere lanketa berezia egin du Udalak. Ikasleek zenbait planoetan, zer nolako etorkizuneko udalerria nahi duten irudikatu dute. Emaitza, Sutegiko erakusketa aretoko leihoan duzue ikusgai egunotan.