Urriaren 12an, goizeko 7:00etan Oiardo Kiroldegitik autobusez abiatuta, "Lalastratik Herranera mendi ibilbidea egiteko asmoz. Igoko dugun mendia; Recuenco (1.240 mt.). Ibilbideak 19 km ditu eta 5 ordutan egitea aurreikusten da", antolatzaileek aurreratu dutenez.
Txangorako izen ematea zabaldu du jada Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak. Urriaren 8a baino lehen egin behar dira ordainketak mendizaleen bilguneak Kutxabank-en duen kontu zenbaki honetan: 2095 5069 07 1068489805. Hauek dira prezioak:
- Andatzako bazkideek: 12 €.
- Gainontzeko federatuek: 15 €.
- Gainontzekoek: 20 €.
Adi txangoari begira Andatzakoen ohar hauei:
-Izen ematekoan, izena, bi abizen eta NAN zenbakia eman behar dira.
-Valderejoko parke naturalaren ibilaldian parte hartzeko beharrezkoa da istripuen asegurua edukitzea.
-Federatuak ez direnentzako, Andatza M.K.T.-k bideratuko du asegurua.
- Plaza mugatuak. Lehentasuna Andatza M.K.T.-koek dute.
- Ibilbidea amaitutakoan otordua egingo dugu. Janaria norberak eraman behar du. Edaria Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak eramango du.
- Andatza MKTak ibilbidea aldatu edo bertan behera utzi dezake, eguraldiak, ibilbidearen egoerak edo beste arrazoiaren batek horrela eskatuko balu.
- Ibilaldian parte hartzeko beharrezkoa da istripuen asegurua edukitzea; Federatuak ez direnentzako, Andatza MKT-k bideratuko du asegurua.
Informazio gehiago: www.andatza.com web orrian.
Antolatzailea: Andatza M.K.T.