Hurreratzen ari zaizkigu San Praixkuak. Aginagan jai izango dute, urriaren 2tik 11ra. Jai Batzordeak iragarri dituen ekitaldien artean, herri eta bertso-afari musikatu bana ospatuko dira. Herri afaria, San Praixku Egunez, urriaren 4an, larunbata, 21:00etatik aurrera frontoian. Bizkaiko lagunek eta Aginagako aurreko urteetako jaietako irudien proiekzioak girotuko duten otordurako txartelak aurrez erosi beharko dira. Helduenak 20 eurotan eta haurrenak 12 eurotan egongo dira salgai, Aitzagan, eta Aginagako Arrate eta Sekañan.
Hiru guneotan eskuratu ahalko dira baita, urriaren 10ean, 21:00etatik aurrera Eliza Zaharrean ospatuko den bertso afari musikaturako txartelak. 15 eurotan jarriko dituzte salgai. Jon Martin, Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”, Alaia Martin eta Mantxi bertsolariek parte hartuko dute. Haritz Casabal arituko da gai jartzaile lanetan. Eta musikarien artean, Eneko Sierra, Ixak Arruti eta Gari Otamendi.
Aginagarrak partaide izango dituen herri kirol desafioa, kontzertuak, herri afaria, estropadak, oilasko biltzaileak, Umeen Eguna... Eskaintza zabala, Aginagako Jai Batzordeak lotu duen jai egitarauan:
Aginagako San Praixkuak
Urriak 2, osteguna
18:00 Txupinazoa.
18:30 Ezinduen pala partida.
19:00 XII. Gizonezkoen pala finala.
Urriak 3, ostirala: Ez Daudenen Eguna
21:00 XII. Eskuzko Pilota finala.
00:00 Euskal Preso eta Iheslari politikoak etxeratzearen aldeko brindisa.
Ondoren, kontzertuak Eliza Zaharrean: Arto2xar, Desegin, Can´t Explain eta Karaokea.
Urriak 4, larunbata: San Praixku Eguna
09:00 Tiro platoa.
11:00 Meza Nagusia bertsolariekin.
Ondoren, jubilatuen hamaietako bikaina Aginaga Sagardotegian.
16:00 XXXIV. Mus Txapelketa herrikoia.
18:30 Gorritiren animaliak.
21:00 Herri afaria frontoian, Bizkaiko lagunek alaitua.
Bitartean, herriko jaietako aspaldiko argazki eta bideoekin emanaldi polit eta barregarria.
01:00 Dantzaldia Ingo Al Deu taldearen eskutik. Hortik aurrera, gorputzak eman dezakeena! Aufi, aufi!
Urriak 5, igandea: Gora Herria Eguna!
18:00 Herri kirol erakustaldia herrikide eta aizkolari profesionalen eskutik: Pellejero eta Rekondo.
Ondoren, II. Patata Tortilla txapelketa herrikoia eta pintxopotea frontoian.
Bitartean, buruhandiek eta trikitilariek giroa alaituko digute. Aire Airee!!!
Urriak 10, ostirala: Umeen Eguna
10:00 Umeen jolasak frontoian.
13:00 Haurrentzako bazkari goxo-goxoa indarberritzeko.
17:00 Puzgarriak plazan.
Ondoren, primerako txokolatada eta buruhandi bizi-biziak. Hasi korrika!
21:00 Bertso afari musikatua Eliza Zaharrean. Bertsolariak: Jon Martin, Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”, Alaia Martin eta Mantxi.
Gitarrak: Eneko Sierra eta Ixak Arruti.
Biolina: Gari Otamendi.
Gai jartzailea: Haritz Casabal.
Ondoren, dantzaldia Eliza Zaharrean Itzartu taldearekin.
Urriak 11, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
06:00 Oilasko biltzaileen irteera bazterrak alaitzera. Zahar, heldu eta gazte ondo gosalduta eta txukun-txukun.
Eguerdian, joaldunekin batera Mapildik plazara abiatuko dira oilasko biltzaileak.
16:00 II. Emakumezkoen trainerila txapelketa eta VIII. Gizonezkoen trainerila txapelketa.
19:00 Sardina eta sagardo banaketa herriko plazan.
Bitartean, XXXII. Toka Txapelketa herrikoia.
00:30 ABIBA Diskofesta frontoian.
04:30 Aros DJ Eliza Zaharrean.
Berehala eguna argitu duela? Guri Bost!
Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.