Argiaren aldeko kantaldirako sarreren zozketa, NOAUA!kideon artean

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 25a, 05:40


Mikel Urdangarin, Anari, Pier Paul Berzaitz, Petti, Estitxu Pinatxo, Alboka Taldea, Bide Ertzean eta Jon Basaguren zuzenean ikusi nahi? Ostiral honetan, 22:00etatik aurrera Lasarteko Manuel Lekuona kultur etxean, Argiaren aldeko kantaldian parte hartuko dute guztiek. Sarrerak 15 eurotan salgai dituzue Bordatxon. Baina NOAUA!ko bazkideok adi. Zuen artean, bina sarrera bikoitz ditugu zozketatzeko. Zozketan parte hartzeko egin beharrekoa, oso erraza da. Bidali email bat erredakzioa@noaua.com helbidera. Ostiral eguerdiko 13:00etan emango ditugu ezagutzera sarituen izenak, atari honetan bertan. Zorte on!

    

Irailak 26, ostirala
22:00 Kontzertuak Lasarteko kultur etxean: Mikel Urdangarin, Anari, Pier Paul Berzaitz, Petti, Estitxu Pinatxo, Alboka Taldea, Bide Ertzean, Jon Basaguren. Sarrera, 15 euro. 

Irailak 27, larunbata
09:30 Hernaniko Fanfarrearekin diana.
10:00 Jaiaren irekiera ekitaldia. Usurbilgo Argiaren Lagunak taldeari omenaldi xumea.
10:15 Ordubeteko ibilaldi gidatua Usurbildik Jakoba Errekondo, Jon Ander Galarraga eta Josu Tellabiderekin.
10:15 Jolasen txokoa irekiko da.
11:30 "Nendo Dango" tailer ekologista, euskara eta lurra biziberritzeko.
12:00 Argiazaleon topaketa. ARGIA proiektuaren nondik norakoak laburrean azaltzea izango da helburua.
14:00 Bazkari ekologiko eta umoretsua. Asisko Urmeneta eta Kike Amonarrizekin. Leku mugatuak daude eta erreserbatzeko ARGIAra deitu (943 371 545) edo Bordatxo tabernan eman izena.
16:30 Jolas zirikatzaileak. Nortasun agiri espainiar eta frantziarraren jaurtiketa. Bola-joko aldarrikatzailea.
18:00 Bertso saioa Argiaren alde: Amets Arzallus, Miren Amuriza, Julio Soto, Uxue Alberdi, Sustrai Colina eta Rosi Lazkano. Sarrera 5 euro, bertan salgai.
18:30 Andrabanda kale eztanda.
22:00 Kontzertuak: Behi Bi Blues, Eñaut Elorrieta, Perlak eta Esther Sound Sister.

Antolatzailea: ARGIA.