Mikel Urdangarin, Anari, Pier Paul Berzaitz, Petti, Estitxu Pinatxo, Alboka Taldea, Bide Ertzean eta Jon Basaguren zuzenean ikusi nahi? Ostiral honetan, 22:00etatik aurrera Lasarteko Manuel Lekuona kultur etxean, Argiaren aldeko kantaldian parte hartuko dute guztiek. Sarrerak 15 eurotan salgai dituzue Bordatxon. Baina NOAUA!ko bazkideok adi. Zuen artean, bina sarrera bikoitz ditugu zozketatzeko. Zozketan parte hartzeko egin beharrekoa, oso erraza da. Bidali email bat erredakzioa@noaua.com helbidera. Ostiral eguerdiko 13:00etan emango ditugu ezagutzera sarituen izenak, atari honetan bertan. Zorte on!
Irailak 26, ostirala
22:00 Kantaldia Lasarteko Manuel Lekuona kultur etxean: Mikel Urdangarin, Anari, Pier Paul Berzaitz, Petti, Estitxu Pinatxo, Alboka Taldea, Bide Ertzean, Jon Basaguren. Sarrera, 15 euro. Aurrez salgai Bordatxon.