Argiaren aldeko kontzertua ospatuko da ostiral honetan Lasarte-Oriako Kultur Etxean. Bina sarrera genituen NOAUA!ko bazkideen artean zozketatzeko, eta hauek izan dira sarituak: Aritz Zubiaur eta Iñigo Azpiroz. Kontzertua 22:00etan da eta bertan izango dituzte sarrerak eskura. Mikel Urdangarin, Anari, Pier Paul Berzaitz, Petti, Estitxu Pinatxo, Alboka Taldea, Bide Ertzean eta Jon Basaguren arituko dira zuzenean. Sarrerak 15 eurotan salgai dituzue Bordatxon, eta bestela aretoan bertan.