Ikasturte berriko lehen kantu-jira larunbat honetan, irailaren 27an, 19:00etan Mikel Laboa plazatik abiatuta. "Usurbilgo Kantu Taldea gogoz ari da euskal kantak abesteko eta tarte alaiak pasatzeko biltzen. Denok gonbidatuak gaude haiekin batera abestera", luzatu dute gonbita.
Asteartean abiatu zuen ikasturte berria, Usurbilgo Kantu Taldeak. Aurrerantzean, asteartero bilduko dira 18:30etan, Udarregi Ikastolan.