Etxean jokatuko dute gaur senior eskubaloi taldeek, 17:15etatik aurrrera

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 27a, 08:40


Senior mutilen 1. nazional mailako taldeak ligako estreinako neurketa jokatuko du etxean, larunbat arratsalde honetan. Neurketa ikusteko sarrerak 5 eurotan egongo dira salgai. Bazkideek doan. Bazkidetza egin nahi duenak hain zuzen, larunbat arratsaldeko 17:00etatik aurrera Kiroldegian izango du horretarako aukera. Gogoan izan, urte osorako 30 euroko kuota ordainduta egin daiteke bazkidetza.

Senior mutilen 1. nazional mailako taldeak, Trapagaranen aurka jokatuko du. Aurretik, senior nesken txanda. Ereintzakoen aurka lehiatuko dira:

Irailak 27, larunbata 
17:15
 Senior neskak: Usurbil K.E.-Ereintza
19:15 Senior mutilak, 1. nazionala: Ucin Aluminio Usurbil-Trapagaran
Tokia: Oiardo Kiroldegia.