Usurbil Cup-eko amaiera festa, sari banaketa eta dj saioarekin

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 28a, 08:50


Akabo, haur gehien mugitzen duen kirol ekimen herrikoiak berea egin du aurtengoz. Aste honetan zehar jokatu dira finalerdiak. Azken partidak igande honetan. Usurbil Cup txapelketari buruz ari gara. 2014ko edizioko amaiera festa, igande honetan, irailaren 28an:

Irailak 28, igandea
10:00-14:30 Azken neurketak: benjaminak, alebinak, infantilak eta neskak.
15:30-17:30 Azken neurketak: minibenjaminak.
17:30 Sari banaketa.
Ondoren, 19:00ak aldera, Dj Burunda haurrentzat.
Tokia: frontoia.

Antolatzailea: Usurbil FT.