Ekitaldi bete egun prestatu dute Argiakoek

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 27a, 11:33

Argia zaleen topagunean bihurtuko da Usurbil, larunbat honetan. Egun osoko jaialdia antolatu dute. ”Egun osoko jaia. Hainbat hamarkadaren ostean, irailaren 27an Argia Eguna berreskuratuko dugu Usurbilen. ARGIAren inguruan biltzen den komunitateak elkar ezagutu eta ARGIAren baloreak sustatzeko ekintzek osatuko dute egun osoko egitaraua. Urte amaieran aurkeztuko dugun ARGIA astekari berrituaren nondik norakoak ere azalduko ditugu, irakurleen iritziak jasotzeko asmoz”, aurreratu dute antolatzaileek.

Argiaren Lagunak taldeko kideak omen dituzte irekiera ekitaldian. Eta ondoren, lagun ugari batu dira ibilaldi gidatuan. 

Irailak 27, larunbata
09:30 Hernaniko Fanfarrearekin diana.
10:00 Jaiaren irekiera ekitaldia. Usurbilgo Argiaren Lagunak taldeari omenaldi xumea.
10:15 Ordubeteko ibilaldi gidatua Usurbildik Jakoba Errekondo, Jon Ander Galarraga eta Josu Tellabiderekin.
10:15 Jolasen txokoa irekiko da.
11:30 ”Nendo Dango” tailer ekologista, euskara eta lurra biziberritzeko.
12:00 Argiazaleon topaketa. ARGIA proiektuaren nondik norakoak laburrean azaltzea izango da helburua.
14:00 Bazkari ekologiko eta umoretsua. Asisko Urmeneta eta Kike Amonarrizekin. Leku mugatuak daude eta erreserbatzeko ARGIAra deitu (943 371 545) edo Bordatxo tabernan eman izena.
16:30 Jolas zirikatzaileak. Nortasun agiri espainiar eta frantziarraren jaurtiketa. Bola-joko aldarrikatzailea.
18:00 Bertso saioa Argiaren alde: Amets Arzallus, Miren Amuriza, Julio Soto, Uxue Alberdi, Sustrai Colina eta Rosi Lazkano. Sarrera 5 euro, bertan salgai.
18:30 Andrabanda kale eztanda.
22:00 Kontzertuak: Behi Bi Blues, Eñaut Elorrieta, Perlak eta Esther Sound Sister.