Trukerako eguna Txokoalden

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 28a, 13:48

Truke Eguna ari dira ospatzen Txokoalden. Eguraldi ezegonkorragatik, badaezpada, Erroizpe elkarte aurreko plazatxoan ospatzekoa zen hitzordua, auzoko frontoira lekuz aldatu dute. Goizetik, trukerako hainbat postu jarri dituzte; arropa, liburu eta bestelako hainbat objektuekin. Tratuan ikusi ditugu zenbait lagun. Beste lagun talde bat, eguerdiko herri bazkari erraldoia prestatzen. Ikusi bestela jarraian datozen irudiok. 

Toka saioarekin eta erromeria giroan agurtzekoak dira, zortzigarren Truke Egun hau Txokoalden.