Hirigintza gaiak, iraileko osoko bilkurako mahai gainean

Noaua Aldizkaria 2014ko urr. 1a, 12:42


Frontoi eraberritua begi bistan. Udan zehar, egoera kaxkarrean zen teilatu-hegala konpontzen aritu dira. Eta segida emateko, orain urdinez margotu dute pilotalekua. Azkar batean gainera, atzo hasi baitzituzten lanak. Osoko ohiko bilkura eguna zen atzokoa baita, hirigintza kontu gehiago aztertu eta bozkatu zituzten udal ordezkariek.

Atalluko Plan Partziala
4. aldaketa behin betikoz onartu zuen udalbatzak irailaren 30eko osoko bilkuran, EH Bildu eta PSE-EEren aldeko bozkekin. Hamaikabat eta EAJ-PNV abstenitu ziren. 

Eraikuntza eta erabilera ordenantzak
Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako eraikuntza eta erabilera ordenantzen aldaketa ere behin betikoz onartu zuen udalbatzak, atzoko osoko ohiko bilkuran. Hasieraz onartu ostean, jendaurrean egon den epean, bi alegazio aurkeztu ziren. Bat partzialki aintzakotzat hartzea eta bestea kontuan ez izatea proposatzen zuen gobernu taldeak. Esandakoa, gehiengo osoz onartu zen proposamena, EH Bildu, PSE-EE eta Hamaikabaten aldeko bozkekin. EAJ-PNV abstenitu zen.