19:00etan Zubietan, parte hartze prozesuko 2. errondako bilera

Noaua Aldizkaria 2014ko urr. 2a, 11:08

Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren (HAPO) parte hartze prozesua bigarren errondan murgildua dago jada. Ostegun honetan, Zubietan, Kaxkapen hitzordua 19:00etan. Gogoan izan, arazo teknikoak tarteko, aurreko astean bertan behera geratu ziren bilerak, urriaren 7,8 eta 9an burutuko direla. Eta urriaren 7, 8 eta 9ko bilerak atzeratu egingo dira. Datozen egunotan zehaztuko du Udalak, lan saio hauek noiz izango diren.

Lehenengo errondan bezala, parte hartze prozesuko bigarren erronda honetan ere, Udalak planteaturiko gaien aurrean, ekarpenak edo proposamenak egiteko aukera izango dute herritarrek, egun, leku eta orduotan:

Urriak 2: Zubietako Kaxkapen.
Urriak 4: herriguneko bilerak, Potxoenean (euskaraz).
Urriak 6: Mugikortasuna eta ingurumen gaiak jorratzeko bilerak Potxoenean.
Urriak 7: Jarduera ekonomikoak, komertzioa eta nekazaritza gaiak jorratzeko bilerak Potxoenean.

Urriak 8: Ekipamenduak, zerbitzuak eta azpiegitura gaiak jorratzeko bilerak Potxoenean.


Urriak 9: lurralde antolaketa hizpide dituzten bilerak Potxoenean.

Bileren ordutegia: 19:00 (urriaren 4ko bilera ezik, goizeko 10:00etan izango baita).

Gai honi buruzko informazio zabala, parte hartze prozesurako hautaturiko leloa baliatuz, Usurbilgo Udalak martxan jarri duen web orrialde berri honetan: usurbilorainadageroa.com


Helduekin bakarrik ez, ikasleekin ere lanketa berezia egin du Udalak. Ikasleek zenbait planoetan, zer nolako etorkizuneko udalerria nahi duten irudikatu dute. Emaitza, Sutegiko erakusketa aretoko leihoan duzue ikusgai egunotan.