Tren-bus ordutegiak eta bazkidetza eskuorria, astekari honekin

Noaua Aldizkaria 2014ko urr. 2a, 06:00


Esku artean jasoko duzuen aste honetako NOAUA!, argitalpen berezia dugu. Ohiko astekarian, ostegun honetan bertan hasiko diren San Praixkuei eskainitako tartea dugu, egitarau eta antolatu diren ekimenen inguruko zehaztasunekin. Horrez gain, 2014-15 ikasturterako tren eta autobus ordutegien eskuorria jasoko duzue baita. Poltsikorako eramangarria. Euskotreneko tren zerbitzuen, Lurraldebuseko, ospitaleetako eta eskualdeko autobus zerbitzuen eta baita bus-taxiaren ordutegiak dakartza. 

Astekari honek dakarren tren-bus ordutegien kopia gehiago behar badituzue, NOAUA!ko egoitzara etorrita eskura ditzakezue. Baita gune hauetan ere; udaletxean, Oiardo Kiroldegian, Eroski City saltokian, Saizarren, Aginagako Arrate Egoitzan eta Zubietako Alamandegi tabernan.

Egin zaitez bazkide!
Aldizkaria, eta tren-bus ordutegiekin batera, NOAUA!ko bazkidetza egiteko eskuorria doakizue aste honetan. Bazkideok egiten baituzue posible NOAUA!. Bazkidetza orain egiten baduzue, aterki eder bat, eta "Usurbilgo Baserriak eta Baserritarrak", "Usurbilgo Ondarea Ezagutzen" eta "Gipuzkoan zehar, 161 ibilbide" liburuak opari jasoko dituzue. 

Egin beharrekoa oso erraza da, jasoko duzuen eskuorriko datuak bete eta NOAUA!ko egoitzara ekarri. Argibide gehiago: 943 360 321 edo elkartea@noaua.com