Tren-bus ordutegia, PDF euskarrian

Noaua Aldizkaria 2014ko urr. 2a, 16:28

Tren-bus ordutegia plazaratu dugu aste honetako NOAUA! aldizkariarekin batera. Poltsikorako argitalpen eramangarria da. Euskotreneko tren zerbitzuen, Lurraldebuseko, ospitaleetako zein eskualdeko autobus zerbitzuen eta baita bus-taxiaren ordutegiak dakartza.  Ale gehiago eskuratu nahi badituzue, honako tokietan aurkituko dituzue: udaletxean, Oiardo Kiroldegian, Eroski City saltokian, Saizarren, Aginagako Arrate Egoitzan eta Zubietako Alamandegi tabernan. Klik egin azpiko Tren Bus 14_15 esaldian eta PDF euskarrian eskuratu ahal izango duzu.

TrenBus14_15