Urriaren 5ean Orion ospatuko den Kilometroak-era joateko autoa etxean utzi eta autobus edota tren zerbitzuak baliatzeko deia luzatu dute jaialdiko antolatzaileek. Zarautzekin batera, Usurbil izango da Orioko Kilometroetara joateko lotune lanak egingo dituen udalerria. Autoentzako aparkaleku izango dira Urbil merkatal gunea eta Belartza ingurua, eta baita Zarautz ere. Autoz dabilenak guneotan utzi beharko du ibilgailua eta hortik une oro autobus zerbitzuak izango dira Oriorantz, eta baita gero, Oriotik itzultzeko ere.
N-634 itxita
Adi, N-634 itxita egongo baita Usurbil eta Zarautz artean. Honenbestez, urriaren 5ean autoa hartu behar baduzue, larrialdi egoerak salbu, ezingo duzue baliatu Usurbil eta Aginagatik igarotzen den aipatu errepidea. Bide horretan, Urbil eta Belartzatik datozen autobusak baino ez dira igaroko, baita Lurraldebuseko zerbitzuak ere. Oriorako joan etorria egiteko, Euskotrenek autobus eta tren zerbitzuak indartuko ditu urriaren 5ean.
N-634 bakarrik ez, A-8 autopistan Zarauzko noranzkoan, Oriorako sarrera itxita egongo da baita, Kilometroak egunez, 08:30-20:30 artean.
Euskotreneko tren zerbitzu bereziak
Euskotrenek jada, finkatu ditu urriaren 5erako tren zerbitzu berezien ordutegiak. Adi:
Usurbil-Orio
Goizeko 7:34an igaroko da Usurbildik Orio aldera joango den Kilometroak eguneko lehen tren zerbitzua. Goizeko 9:00ak arte, ordu erdiro izango dira trenak. 9:00etatik aurrera, ordubeteko tartean lau tren zerbitzu igaroko dira Oriorantz, eguerdiko 12:30ak arte. Hortik aurrera, ordu erdiko maiztasunarekin igaroko dira trenak Kilometroak jaialdira. Hemen ordutegia:
Usurbil-Orio
Orio-Usurbil
Oriotik Usurbil aldera ordu erdiro izango dira trenak arratsaldeko 17:50ak arte (zerbitzu berezi bakarra 12:48an). 17:50etik aurrera, tren zerbitzua indartuko dute. Ordubeteko tartean lautan irtengo da trena Oriotik Usurbil aldera. Azkena, gaueko 22:45ean. Hemen itzulerako tren zerbitzuen ordutegia: Orio-Usurbil
Bidaia txartel berezia
Adi igandeari begira, Kilometroak jaialdira joateko trena hartzekotan zaretenok. Kontuan izan, Euskotrenen ohar hau: "Sarrera errazteko helburuarekin, Euskotrenek Kilometroak jairako joan-etorriko bidaia-txartel berezi bat sortu du. Prezio berezidun KILOMETROAKeko txartela aurretiaz eros daiteke ondorengo geltokietan: Hendaia, Irun, Errenteria, Galtzaraborda, Intxaurrondo, Anoeta, Amara, Lasarte, Zarautz, Zumaia, Deba eta Eibarren. Urriaren 5ean bidaia-txartel hau geltokietako eta geralekuetako makinetan ere salduko da. Bidaia-txartel berezia ordainketako ohiko baliabideen osagarria izango da (Mugi/Lurraldebus edo hilekoak)".
Informazio gehiago: 902 543 210, euskotren.es edo Twitterren (@euskotrenEJGV).