"Oraina da gero" parte hartze prozesuko bilera, 10:00etan Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2014ko urr. 4a, 08:22

Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren (HAPO) parte hartze prozesua bigarren errondan murgildua dago jada. Orain artean bilerak astelehenetik ostegunera burutu izan dira. Aste honetan ordea, astearteko osoko bilkura tarteko, larunbat goizean izango da hurrengo parte hartze prozesuko saioa, herriguneari dagokiona; 10:00etan Potxoenean. Irailaren 16an buruturiko lehen bileran jasotako ekarpenak eztabaidatu eta proposamen berriak bilduko dira.

Gogoan izan bestalde, arazo teknikoak tarteko, aurreko astean bertan behera geratu ziren bilerak, urriaren 7,8 eta 9an burutuko direla. Eta urriaren 7, 8 eta 9ko bilerak atzeratu egingo dira. Datozen egunotan zehaztuko du Udalak, lan saio hauek noiz izango diren.

Lehenengo errondan bezala, parte hartze prozesuko bigarren erronda honetan ere, Udalak planteaturiko gaien aurrean, ekarpenak edo proposamenak egiteko aukera izango dute herritarrek, egun, leku eta orduotan:

Urriak 4: herriguneko bilera, Potxoenean (euskaraz).
Urriak 6: Mugikortasuna eta ingurumen gaiak jorratzeko bilera Potxoenean.
Urriak 7: Jarduera ekonomikoak, komertzioa eta nekazaritza gaiak jorratzeko bilera Potxoenean.

Urriak 8: Ekipamenduak, zerbitzuak eta azpiegitura gaiak jorratzeko bilera Potxoenean.


Urriak 9: lurralde antolaketa hizpide dituzten bilera Potxoenean.

Bileren ordutegia: 19:00 (urriaren 4ko bilera ezik, goizeko 10:00etan izango baita).

Gai honi buruzko informazio zabala, parte hartze prozesurako hautaturiko leloa baliatuz, Usurbilgo Udalak martxan jarri duen web orrialde berri honetan: usurbilorainadageroa.com