Mokadu ederra dastatuz ospatu dute helduek, San Praixku Eguna

Noaua Aldizkaria 2014ko urr. 4a, 13:23

Aginagako jaietako egun handia, larunbat honetan San Praixku Eguna! Ohiko meza nagusiarekin eta meza osteko hamaiketakoarekin hasi dute urriaren 4a. Aginaga sagardotegikoek prestaturiko mokadu goxo askoa dastatu dute, sasoi betean diren helduek. Lagun giro ederrean pasa dute eguerdi partea. 

Arratsaldean jarraituko dute San Praixku Eguneko ekitaldiek, mus txapelketa eta Gorritiren showarekin. Herri afaria 21:00etan. Gogoan izan, otordurako txartelak salgai direla Arraten, Sekañan eta Aitzagan. Ingo al deu taldekoek girotuko duten erromeriarekin, goizaldera arte parranda giroa Aginagan.

   

   

      

    

Aginagako San Praixkuak
Urriak 4, larunbata: San Praixku Eguna
16:00 XXXIV. Mus Txapelketa herrikoia.
18:30 Gorritiren animaliak.
21:00 Herri afaria frontoian, Bizkaiko lagunek alaitua. Txartelak aurrez salgai Arraten, Sekañan eta Aitzagan.
Bitartean, herriko jaietako aspaldiko argazki eta bideoekin emanaldi polit eta barregarria.
01:00 Dantzaldia Ingo Al Deu taldearen eskutik. Hortik aurrera, gorputzak eman dezakeena! Aufi, aufi!

Urriak 5, igandea: Gora Herria Eguna!
18:00 Herri kirol erakustaldia herrikide eta aizkolari profesionalen eskutik: Pellejero eta Rekondo.
Ondoren, II. Patata Tortilla txapelketa herrikoia eta pintxopotea frontoian.
Bitartean, buruhandiek eta trikitilariek giroa alaituko digute. Aire Airee!!!

Urriak 10, ostirala: Umeen Eguna
10:00 Umeen jolasak frontoian.
13:00 Haurrentzako bazkari goxo-goxoa indarberritzeko.
17:00 Puzgarriak plazan.
Ondoren, primerako txokolatada eta buruhandi bizi-biziak. Hasi korrika!
21:00 Bertso afari musikatua Eliza Zaharrean. Bertsolariak: Jon Martin, Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”, Alaia Martin eta Mantxi.
Gitarrak: Eneko Sierra eta Ixak Arruti.
Biolina: Gari Otamendi.
Gai jartzailea: Haritz Casabal.
Ondoren, dantzaldia Eliza Zaharrean Itzartu taldearekin.

Urriak 11, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
06:00 Oilasko biltzaileen irteera bazterrak alaitzera. Zahar, heldu eta gazte ondo gosalduta eta txukun-txukun.
Eguerdian, joaldunekin batera Mapildik plazara abiatuko dira oilasko biltzaileak.
16:00 II. Emakumezkoen trainerila txapelketa eta VIII. Gizonezkoen trainerila txapelketa.
19:00 Sardina eta sagardo banaketa herriko plazan.
Bitartean, XXXII. Toka Txapelketa herrikoia.
00:30 ABIBA Diskofesta frontoian.
04:30 Aros DJ Eliza Zaharrean.
Berehala eguna argitu duela? Guri Bost!

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.