Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren (HAPO) parte hartze prozesuko bilerak bertan behera geratu ziren duela bi aste. Bilera haiek aste honetan bertan burutuko dira. Astelehen honetan hasi eta ostegunera arte, 19:00etatik aurrera Potxoenean. Gai ezberdinen inguruko lan saioen lehen erronda izango da aste honetakoa.
Baina gogoan izan; hasiera batean bigarren erronda burutu behar zen egunotan. Duela bi aste bertan behera geraturiko bilerak egunotan burutuko direnez, bigarren erronda hau atzeratu egingo da. Laster jakinaraziko ditu Udalak, beste lau saio hauen hitzorduak.
Mugikortasuna, komertzioa, ekipamenduak... hizpide
Orain arte bezala, datozen saioetan ere Udalak planteaturiko gaien aurrean, ekarpenak edo proposamenak egiteko aukera izango dute herritarrek, egun, leku eta orduotan:
Urriak 6: Mugikortasuna eta ingurumen gaiak jorratzeko bilera Potxoenean.
Urriak 7: Jarduera ekonomikoak, komertzioa eta nekazaritza gaiak jorratzeko bilera Potxoenean.
Urriak 8: Ekipamenduak, zerbitzuak eta azpiegitura gaiak jorratzeko bilera Potxoenean.
Urriak 9: lurralde antolaketa hizpide dituzten bilera Potxoenean.
Bileren ordutegia: 19:00.
Gai honi buruzko informazio zabala, parte hartze prozesurako hautaturiko leloa baliatuz, Usurbilgo Udalak martxan jarri duen web orrialde berri honetan: usurbilorainadageroa.com