Aginaga eta Aginaga aurrez aurre, San Praixkuetako herri kiroletan

Noaua Aldizkaria 2014ko urr. 5a, 06:00


Txantxa gutxi gaurkoan San Praixkuetan. Jaietan egon arren, urtero moduan serio asko lehiatu dira aginagarrak herri kiroletan. Aginagarrak aginagarren aurka. Ikustekoa izan da batetik duten sasoia, bestetik lehiarako duten grina. Emaitza; erakustaldi bizia, igande honetan ospatu den herri kirol proba.

Tradizio luzea du aginagarren arteko San Praixkuetako herri kirol saioak. Azken urteotan gainera, Jai Batzordeak jaietako hitzordu hau indartzearen aldeko apustua egin du. Hala, aurten, berrikuntza moduan, aizkolari profesionalak (Pellejero eta Rekondo) eta herritarrak nahastu dituzte.

   

   

        

   

   

Sukaldari trebeak, Patata Tortila Txapelketan
Aginagar talde bat herri kiroletan lehiatzen ari zen artean, beste zenbait herritar patata tortila onena sukaldatzen hasiak ziren frontoian bertan. Usain ezin gozoagoa zuten prestatzen ari ziren platerek. Beheko irudietako lagunak dira, Patata Tortila Txapelketaren bigarren ediziora aurkeztu direnetako batzuk. Ekimenaren bigarren edizioa ospatu da aurten, iaz estreinakoz antolatu eta lehiaketak harrera ezin hobea izan zuela ikusi ostean. Oraingoan gainera, prestaturiko patata tortilekin pintxo potea egitekoak ziren aginagarrak. Herri kirol probako aurkezleak zioen moduan, igande honetan errepidea itxi dieten arren, arratsalde pasa borobila izan dute San Praixkuetan.