Gure Pakea Elkartetik helarazi diguten ondoko irudian duzue, Usurbilgo beterano taldea, sasoi ederrean. Denek 80 urte bete dituzte aurten. Urtero moduan, atzo omendu zituen Gure Pakea Elkarteak, meza ostean, senide eta lagunekin Atxega jatetxean ospatu zuten bazkarian. Oroigarri eta guzti duzue, mundu honetan zortzi hamarkada daramatzan lagun koadrila. Zorionak denei! Segi dezatela horrela!
Gabonetako loteria
Gurea Pakea Elkartetik jakinarazia duten oharra; eguberrietako loteria salgai dute, elkarteak Artzabalen duen bulegoan.