Astelehena Aginagan, atseden eguna urriaren seigarren hau, eta baita datozenak ere. Ezin hobeto etorriko zaie Jai Batzordeko kideei, indarrak hartu eta San Praixkuen azken txanpari heltzeko. Aginagako festak ez baitira amaitu. Ekitaldiz josita itzuliko dira San Praixkuak, urriaren 10 eta 11n. Haurren Eguna ostiralean. Larunbatean, Oilasko Biltzaileen Eguna, estropada eta parranda gau luzearekin.
Bertso afari musikaturako txartelak
Aitzagan, Arraten eta Sekañan 15 eurotan salgai daude, urriaren 10ean, 21:00etatik aurrera Eliza Zaharrean ospatuko den bertso afari musikaturako txartelak. Jon Martin, Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”, Alaia Martin eta Mantxi bertsolariek parte hartuko dute. Haritz Casabal arituko da gai jartzaile lanetan. Eneko Sierra, Ixak Arruti eta Gari Otamendi musikariek girotuko dute hitzordua.
Aginagako San Praixkuak
Urriak 10, ostirala: Umeen Eguna
10:00 Umeen jolasak frontoian.
13:00 Haurrentzako bazkari goxo-goxoa indarberritzeko.
17:00 Puzgarriak plazan.
Ondoren, primerako txokolatada eta buruhandi bizi-biziak. Hasi korrika!
21:00 Bertso afari musikatua Eliza Zaharrean. Bertsolariak: Jon Martin, Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”, Alaia Martin eta Mantxi.
Gitarrak: Eneko Sierra eta Ixak Arruti.
Biolina: Gari Otamendi.
Gai jartzailea: Haritz Casabal.
Ondoren, dantzaldia Eliza Zaharrean Itzartu taldearekin.
Urriak 11, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
06:00 Oilasko biltzaileen irteera bazterrak alaitzera. Zahar, heldu eta gazte ondo gosalduta eta txukun-txukun.
Eguerdian, joaldunekin batera Mapildik plazara abiatuko dira oilasko biltzaileak.
16:00 II. Emakumezkoen trainerila txapelketa eta VIII. Gizonezkoen trainerila txapelketa.
19:00 Sardina eta sagardo banaketa herriko plazan.
Bitartean, XXXII. Toka Txapelketa herrikoia.
00:30 ABIBA Diskofesta frontoian.
04:30 Aros DJ Eliza Zaharrean.
Berehala eguna argitu duela? Guri Bost!
Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.