Valderejora joateko irteeran izen emateko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2014ko urriaren 8a


Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak igande honetarako antolaturiko txangoan apuntatzeko epea ixtear da. Valderejo inguruak ezagutzeko aukera izango dute mendizaleek urriaren 12an. "Lalastratik Herranera mendi ibilbidea. Igoko dugun mendia; Recuenco (1.240 mt.). Ibilbideak 19 km ditu eta 5 ordutan egitea aurreikusten da", antolatzaileek aurreratu dutenez. Goizeko 7:00etan Oiardo Kiroldegitik abiatuko dira autobusez. 

Txangorako izen emateko azken eguna da asteazken hau. Ordainketak mendizaleen bilguneak Kutxabank-en duen kontu zenbaki honetan: 2095 5069 07 1068489805. Hauek dira prezioak:
- Andatzako bazkideek: 12 €.
- Gainontzeko federatuek: 15 €.
- Gainontzekoek: 20 €.

Adi txangoari begira Andatzakoen ohar hauei:
-Izen ematekoan, izena, bi abizen eta NAN zenbakia eman behar dira. 
-Valderejoko parke naturalaren ibilaldian parte hartzeko beharrezkoa da istripuen asegurua edukitzea.
-Federatuak ez direnentzako, Andatza M.K.T.-k bideratuko du asegurua.
- Plaza mugatuak. Lehentasuna Andatza M.K.T.-koek dute.
- Ibilbidea amaitutakoan otordua egingo dugu. Janaria norberak eraman behar du. Edaria Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak eramango du.
- Andatza MKTak ibilbidea aldatu edo bertan behera utzi dezake, eguraldiak, ibilbidearen egoerak edo beste arrazoiaren batek horrela eskatuko balu.
- Ibilaldian parte hartzeko beharrezkoa da istripuen asegurua edukitzea; Federatuak ez direnentzako, Andatza MKT-k bideratuko du asegurua.

Informazio gehiago: www.andatza.com web orrian.
Antolatzailea: Andatza M.K.T.