Parte hartze prozesua astebete luzatuko da

Noaua Aldizkaria 2014ko urr. 7a, 13:51

Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren (HAPO) parte hartze prozesuko bilerak bertan behera geratu ziren duela bi aste. Bilera haiek aste honetan bertan burutuko dira. Ostegunera arte, 19:00etatik aurrera Potxoenean. Gai ezberdinen inguruko lan saioen lehen erronda izango da aste honetakoa.

Baina gogoan izan; hasiera batean bigarren erronda burutu behar zen egunotan. Duela bi aste bertan behera geraturiko bilerak egunotan burutuko direnez, bigarren erronda hau datorren astera atzeratuko da. Honenbestez, HAPO-ari loturiko parte hartze prozesua astebete luzatuko da. Lan saio gehiago, urriaren 13, 15 eta 16an.

Mugikortasuna, komertzioa, ekipamenduak... hizpide
Orain arte bezala, datozen saioetan ere Udalak planteaturiko gaien aurrean, ekarpenak edo proposamenak egiteko aukera izango dute herritarrek, egun, leku eta orduotan:

Urriak 7/13: Jarduera ekonomikoak, komertzioa eta nekazaritza gaiak jorratzeko bilera Potxoenean.

Urriak 8/15: Ekipamenduak, zerbitzuak eta azpiegitura gaiak jorratzeko bilera Potxoenean.


Urriak 9/16: lurralde antolaketa hizpide dituzten bilera Potxoenean.

Bileren ordutegia: 19:00.

Gai honi buruzko informazio zabala, parte hartze prozesurako hautaturiko leloa baliatuz, Usurbilgo Udalak martxan jarri duen web orrialde berri honetan: usurbilorainadageroa.com