Toni magoak giroturiko afari beganoa ostegunean

Noaua Aldizkaria 2014ko urr. 7a, 11:00

Ostegun honetan, urriaren 9an, 20:30etatik aurrera Usurbilgo Gaztetxean. Ohi bezala, borondatearen truke. Afalostean Toni magoaren saioa. Gaztetxetik aditzera eman dutenez, “ekimen hau ere hemendik aurrera gaztetxea eraisteko arriskuan dagoela eta, egingo diren ekimen zaparradaren barneko zikloan sartuko da. Gaztetxea bizirik!!!”.

Afrikar dantza mandingeak
"Aupa gazte! Laster, afrikar erritmoak izango ditugu berriz entzungai gaztetxean", iragarri dute antolatzaileek. Afrikar dantza mandingeen ikastaroa urritik aurrera, asteazken arratsaldetan, 19:00etatik 21:00etara Usurbilgo Gaztetxean. Irakaslea: Pierre Cece Koly Camara. Prezioa, hilean 28 euro. Izena emateko deitu 627 285 904 telefono zenbakira edo idatzi email bat, usurbilgogaztetxea@gmail.com helbidera. Antolatzaileen oharra; ikastaroko ordutegia behin behinekoa da, behin betiko ordutegia talde kideen artean erabakiko da.