Aurten ere Aginagan jokatuko da, urteko azken estropada. San Praixkuen baitan, larunbat honetan, urriaren 11n izango da, arratsaldeko 16:00etan hasita. Gipuzkoako kosta parteko arraun taldeak Orian lehiatuko dira, aginagarren bandera preziatua etxeratzeko asmotan; gizonezkoen 6 talde eta emakumezkoen lau talde guztira.
Iaz, mutilek bakarrik parte hartu zuten Aginagako trainerila txapelketan. Aurtengoan, duela bi urte bezala, neskak ere bai, nahiz Aginagan emakumeen taldea osatzerik ez duten lortu. “Ea datorren urtean emakumeen taldea osatzea lortzen dugun!”, adierazi du Jai Batzordeak. Mutiletan bai; aginagarren taldea lehiatuko da aurten ere. Bandera urdina etxean geratuko den edo ez, urriaren 11n jakingo da.
Urriak 11, larunbata
Ordua: 16:00.
Tokia: Oria ibaia.
II. Emakumezkoen Trainerila Txapelketa
Partaideak: Orio, Hibaika, San Juan eta Zumaia.
VIII. Gizonezkoen Trainerila Txapelketa
Partaideak: Orio, Hondarribia, San Pedro, Zarautz, Getaria eta Aginaga.
Aginagako San Praixkuak
Urriak 10, ostirala: Umeen Eguna
10:00 Umeen jolasak frontoian.
13:00 Haurrentzako bazkari goxo-goxoa indarberritzeko.
17:00 Puzgarriak plazan.
Ondoren, primerako txokolatada eta buruhandi bizi-biziak. Hasi korrika!
21:00 Bertso afari musikatua Eliza Zaharrean. Bertsolariak: Jon Martin, Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”, Alaia Martin eta Mantxi.
Gitarrak: Eneko Sierra eta Ixak Arruti.
Biolina: Gari Otamendi.
Gai jartzailea: Haritz Casabal.
Ondoren, dantzaldia Eliza Zaharrean Itzartu taldearekin.
Urriak 11, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
06:00 Oilasko biltzaileen irteera bazterrak alaitzera. Zahar, heldu eta gazte ondo gosalduta eta txukun-txukun.
Eguerdian, joaldunekin batera Mapildik plazara abiatuko dira oilasko biltzaileak.
16:00 II. Emakumezkoen trainerila txapelketa eta VIII. Gizonezkoen trainerila txapelketa.
19:00 Sardina eta sagardo banaketa herriko plazan.
Bitartean, XXXII. Toka Txapelketa herrikoia.
00:30 ABIBA Diskofesta frontoian.
04:30 Aros DJ Eliza Zaharrean.
Berehala eguna argitu duela? Guri Bost!
Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.