Iruditan duzue, San Praixkuetako lehen asteburuak emandakoa

Noaua Aldizkaria 2014ko urr. 8a, 08:15

Ostiralean itzuliko dira San Praixkuak Aginagara, Haurren Eguneko ekitaldiekin; jokoak, bazkaria, buruhandiak, txokolate jana... Egun luzea izango dute etxeko txikienek. Oilasko Biltzaileen Eguna biharamunean. Jaiak itzuli aurretik, Aginagako festek aurreko asteburuan emandakoa irudietan errepasa dezakezue, Argazkitegian edo NOAUA TB ataletan sartuta.

   

   

Aginagako San Praixkuak
Urriak 10, ostirala: Umeen Eguna
10:00 Umeen jolasak frontoian.
13:00 Haurrentzako bazkari goxo-goxoa indarberritzeko.
17:00 Puzgarriak plazan.
Ondoren, primerako txokolatada eta buruhandi bizi-biziak. Hasi korrika!
21:00 Bertso afari musikatua Eliza Zaharrean. Bertsolariak: Jon Martin, Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”, Alaia Martin eta Mantxi.
Gitarrak: Eneko Sierra eta Ixak Arruti.
Biolina: Gari Otamendi.
Gai jartzailea: Haritz Casabal.
Ondoren, dantzaldia Eliza Zaharrean Itzartu taldearekin.

Urriak 11, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
06:00 Oilasko biltzaileen irteera bazterrak alaitzera. Zahar, heldu eta gazte ondo gosalduta eta txukun-txukun.
Eguerdian, joaldunekin batera Mapildik plazara abiatuko dira oilasko biltzaileak.
16:00 II. Emakumezkoen trainerila txapelketa eta VIII. Gizonezkoen trainerila txapelketa.
19:00 Sardina eta sagardo banaketa herriko plazan.
Bitartean, XXXII. Toka Txapelketa herrikoia.
00:30 ABIBA Diskofesta frontoian.
04:30 Aros DJ Eliza Zaharrean.
Berehala eguna argitu duela? Guri Bost!

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.