Lurralde antolaketa hizpide, parte hartze prozesuko gaurko bileran

Noaua Aldizkaria 2014ko urr. 9a, 11:31

 
Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren (HAPO) parte hartze prozesuko bilera ostegun honetan 19:00etatik aurrera Potxoenean. Gaurkoan, lurralde antolaketa izango da hizpide nagusia. 

Gogoan izan; duela bi aste bertan behera geraturiko bileren eraginez, datorren astera arte luzatuko dela azkenean, HAPO-ari loturiko parte hartze prozesua. Lan saio gehiago, urriaren 13, 15 eta 16an.

Mugikortasuna, komertzioa, ekipamenduak... hizpide
Orain arte bezala, datozen saioetan ere Udalak planteaturiko gaien aurrean, ekarpenak edo proposamenak egiteko aukera izango dute herritarrek, egun, leku eta orduotan:

Urriak 9/16: lurralde antolaketa.
Urriak13: Jarduera ekonomikoak, komertzioa eta nekazaritza.

Urriak 15: Ekipamenduak, zerbitzuak eta azpiegiturak.



Bilerak: 19:00etatik aurrera Potxoenean.

Gai honi buruzko informazio zabala, parte hartze prozesurako hautaturiko leloa baliatuz, Usurbilgo Udalak martxan jarri duen web orrialde berri honetan: usurbilorainadageroa.com